Williams, errekordun jokalaria
Aurrelaria LaLigan jardunean dauden futbolarien artean jarraian partidu gehien jokatu dituen jokalaria da 122 partidurekin
Iñaki Williamsek historia egin du jokalari erregularrenek bakarrik lortu dezaketen marka eskuratuz. 9 zenbakidun zuri-gorria jardunean dauden futbolarien artean jarraian LaLigako partidu gehien jokatu dituen jokalaria da: 122 neurketa, 2016ko apirilaren 20tik denak jokatu ditu. Erregulartasuna eta jarraikortasuna adierazten duen zifra da, eta horrekin batera bere egoera fisiko bikainaren adierazle, epe horretan Williamsek lesiorik izan ez dituelako.
Estatistika hauekin, Williamsek, orain RCD Espanyolen ari den Diego Lopez atezainak Villarreal CF-ean (2008-2011 urteen artean) lortu zuen errekorra gainditu du.
Harrobi zuri-gorriko jokalaria, 25 urterekin, Athletic Clubeko jokalari ikonikoa da egindako guztiari esker. “Gazteentzat erreferentzia bat izan nahi dut“, adierazi zuen klubarekin 2028. urtera arte kontratua luzatu eta gero. Golei dagokionez, aurreko denboraldia Williamsen onena izan zen (13 gol) eta pasa den ostiralean 2019-20 LaLiga Santanderreko bere lehen gola sartu zuen aurrelariak, Realaren aurkako garaipenean erabakigarria izan zena.
Bere hurrengo erronka sailkapen honetan Carmelo Cedrun gure atezain ohiaren marka gainditzea izango da, aurretik duen zuri-gorri bakarra. 1952-1957 urteen artean 132 neurketa jokatu zituen.

