undefined

Erika Vazquez eta Liga txapelketaren hasiera

Erika Vazquez eta Liga txapelketaren hasiera

Iruñeako aurrelariak bere 15. denboraldia izango du Athletic Cluben eta “gogotsu” ekin nahi dio Primera Iberdrola txapelketari

Erika Vazquezek, Athletic Cluben kapitainak, hamabost urte bete ditu kamiseta zuri-gorria janzten eta Angel Villacamparen taldeko bigarren jokalaririk beteranoena da (36 urte). Primera Iberdrola txapelketa asteburu honetan abiatuko da eta Athletic Clubek Levante UD Femenino izango du aurkari igandean Buñol Kirol Hirian, 12:00etatik aurrera.

Hilabete eta erdiko denboraldi-aurre “gogorraren” ondoren, lehen taldeak egindako lan ona azpimarratu du Vazquezek: “Lan handia egin dugu Boltañan eta exijentzia fisiko handia eskatu diguten norgehiagokak jokatu ditugu. Carranza Sariaren esperientzia izugarria izan da eta maila ona erakutsi dugu bertan”.

Jokalari zuri-gorria baikor azaldu da denboraldi hasierari dagokionean eta igandean lan ona egitearen beharra azpimarratu du: “Levante talde gogorra da, Championsera sailkatzeko taldea osatu dute. Gauzak ondo egin beharko ditugu etxera punturen bat ekarri nahi badugu”.

Nafarroako jokalariak denboraldi-aurre hasierako zailtasunak gainditu ditu eta bere onena emateko prest dago jada. 15 urte dira dagoeneko Athletic Cluben lehen taldean aritzen dela eta taldeko goleatzailerik handiena da 257 golekin. Hala ere, hastapenetako ilusio bera sentintzen jarraitzen du Vazquezek: “Sentsazio hori galtzen dudan unean, egunero hobea izateko nahi hori, alde egiteko momentua izango da”.