undefined

Iraia Iturregiren erronka berria

Iraia Iturregiren erronka berria

Jokalari ohia gogotsu dago emakumezkoen B taldearekin igande honetan hasiko den denboraldi berriari ekiteko

Iraia Iturregi, Athletic Cluben jokalari ohia, entrenatzaile gisa estreinatuko da denboraldi honetan. 400 partidu baino gehiago jokatu ostean eta 15 denboralditan lau liga txapelketa irabazi ondoren, Loiuko jokalariak bere ibilbide profesionalean sakondu nahi du berdegunetik kanpo. Prestatzaile fisiko gisa jardun ostean, Athletic B taldearen ardura hartu du aurten.

Iturregi oso jokalari lehiakorra izan da beti eta liga txapelketari ekiteko gogoz  dago: “Oso pozik nago suertatu zaidan erronka berri honekin, talde honek asko motibatzen nau. Hori bai, apur bat estresanteagoa da entrentzailea izatea, ardurak etxera eramaten dituzu zurekin”.

Emakumeen bigarren taldea Reto Iberdrola Norte txapelketan arituko da denboraldi honetan eta Bartzelona, Atletico Madril edota Madrid CFF bezalako talde indartsuen bigarren taldeak izango ditu aurkari. Hain zuzen ere, Madrileko taldea izango da Reto Iberdrola Norte ligako lehenengo jardunaldian Lezaman arituko dena, irailaren 8an 12:00etatik aurrera. “Norgehiagoka gogorra izango da, baina hala izango dira gainontzekoak ere”.