undefined

LaVueltaren irudi ikusgarria San Mamesen

LaVueltaren irudi ikusgarria San Mamesen

Txirrindularien tropelak Katedralera bira bat eman dio, eta Athletic Clubeko historian egondako kirol honek futbolarekin bat egin du argazki politak utziz

San Mameseko soropilean 2019 LaVueltako tropelaren irudiak mundu osora hedatu dira, aurtengo txirrindularitza denboraldian gogoratuko direnak. Ia hirurogei urte inguru pasatu dira lasterketa honen bi etapa Katedralean amaitu zirenetik, eta kirol ekitaldi handi hau berriro itzuli da zelai zuri-gorrira. Txirrindulariek jokalekua inguratu dute 2019 LaVueltako 14. etaparen neutralizatutako irteeran, Los Machucos mendate kantabriarrean ibilbidea amaituko delarik.

Aurtengo edizioaren LaVueltan segitzen duten 165 txirrindulariek une paregabea bizi dute futbolarien ohiko lekua den Katedralaren barruan gozatuz. Futbolak eta txirrindularitzak bat egin dute, historikoki Athletic Clubekin eta Euskadi osoarekin lotura izan duen kirola, alegia. Horrez gain,  LaVueltako hiru txirrindulari bizkaitarrek, Omar Fraile (Astana), Mikel Bizkarra (Eukadi-Murias) eta Jonathan Lastra (Caja Rural), etapa hasieran Athletic Clubek euren izenekin eta dortsalekin eman dizkien elastiko zuri-gorriekin osatu dute ibilbidea.

Lehoiaren orroa bideomarkagailuetan agertu da tropelari laguntzeko San Mamesetik egin duen bira historikoan.