undefined

Levante UD Femeninoren aurkako deialdia

Levante UD Femeninoren aurkako deialdia

Angel Villacampak 18 jokalari deitu ditu Primera Iberdrolaren 1. jardunaldiko partidurako (igandean, irailak 8, 12:00etan)

Emakumezkoen Athletic Clubeko entrenatzaileak, Angel Villacampak, Levante UD Femeninoren aurka jokatuko duen ligako lehen jardunaldirako hautatuen zerrenda jakinarazi du. Neurketa igandean, irailak 8, 12:00etan izango da Buñoleko Kirol Hirian. Entrenatzaileak jolalari guztiak izan ditu erabilgarri astean zehar.

Deialdia Athletic Club:
Ainhoa Moraza, Ainhoa Álvarez, Andrea de la Nava, Nekane Diez, Maite Oroz, Jone Ibáñez, Andere Legina, Eunate Arraiza, Marta Unzué, Lucía García, Marta Perea, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Ane Azkona, Oihane Valdezate, Erika Vázquez, Oihane Hernández eta Damaris Egurrola.