undefined

Villacampa: “Txapelketa honetan asko dugu esateko”

Villacampa: “Txapelketa honetan asko dugu esateko”

Asmoz onez beterik helduko dio Primera Iberdrola ligari Angel Villacamapa entrenatzaileak. Asteburu honetan estreinatuko da talde zuri-gorriaren entrenatzaile gisa txapelketa ofizialean

Athleticen emakumezkoen entrenatzailea baikor eta gogo handiz azaldu da igandeko partiduaren aurretik. Irailaren 8an ekingo dio Athleticek Primera Iberdrola ligari, Levanteren Aurka Buñol Hirian jokatuko duen norgehiagokarekin. “Levante oso talde zaila da. Dirutza gastatu eta Championsen lehiatzeko taldea osatu dute. Gu gurera arituko gara, badakigu zertarako kapazak garen eta uste dut asko dugula esateko txapelketa honetan”. Levanteren aurrelarien nagusitasuna eta ordezko jokalarien kalitatea ere nabarmendu ditu Villacampak.

Asteburu honetan abiatuko dute Primera Iberdrola liga, txapelketa honek inoiz izan duen atzerriko jokalari kopururik handienarekin: nazioarteko 106 jokalari arituko dira 2019-2020 denboraldian. “Datu horrek are gehiago motibatzen gaitu, prest gaude horri aurre egiteko. Athletic bezalako talde handi batek ezin du txikitasunean pentsatu. Guztia borrokatzera goaz eta gainontzeko taldeek dituzten aukera berdinak ditugula uste dugu”, adierazi du Villacampak.

Aurre-denboraldian eginiko lana erakusteko momentua dela uste du entrenatzaileak: “Irabazteak asko suposatuko luke guretzat: gure ideiek eta nortasunak zentsua badutela eta edozertarako kapazak garela. Hala ere, badakigu proiektu hasiberria dela eta epe laburrera baino, luzera begiratu beharra dago”.