undefined

Animazio Ipar Harmaila: Klubak, bazkideak jasoko ditu bihartik aurrera

Animazio Ipar Harmaila: Klubak, bazkideak jasoko ditu bihartik aurrera

San Mamesen eserleku aldaketa aztertzeko izena eman duten Beheko Ipar Harmaileko 600dik gorako bazkideek, gainerako estadioaren 2.960 eserlekuen artean aukeratu ahal izateko lehentasuna dute, Hego eraztuna barne

Bihartik, astelehenetik, Athletic Clubek beste urrats bat emango du Beheko Iparrean animazio harmaila handiagotu eta erdiraino ekartzeko; izan ere, proiektuari mesede egiteko prest agertutako bazkide hauek eserlekuaren aldaketa aztertuko dute.

San Mames adorea ematen bizirik dagoela frogatu da denboraldiko lehenengo bi partiduetan, eta gero eta indartsuago garela taldeari laguntzen eta harekin bat eginez.

Lehenengo eta behin, Klubak ekimenarekin bazkideek erakutsitako inplikazioa eskertu nahi dugu. 600 bazkidek baino gehiagok Ibaiganen elkarrizketatu eta prozesua zehaztasunez ezagutzeko interesa agertu dute. Gainera, ehun bazkide inguruk Iparreko animazio barruan gelditzea erabaki du jada. Hitzorduak Bazkideen Txokoan daude euren esanetara, baita aldaketa egiteko hutsik dauden eserlekuak.

Guztira, Athletic Clubek 2.960 eserleku eskaintzen du Goiko Ipar, Nagusi, Ekialde eta Hego Harmailetan. Halaber, hego eraztunean behin behinean eserlekua aukeratu ahal izango dute Klubak haientzat gogoko den eserlekuren bat eskaini arte.

Proiektuari mesede egin edo geroko Animazio Harmailan parte hartzeko eserlekuaren aldaketa eskatu nahi duten Behe Iparreko bazkidek guztiek, baldin eta Klubarekin oraindik harremanetan jarri ez badira, Bazkideen Txokoaren bitartez edota 94 4061898 telefono zenbakira deituz egin dezakete. Hitzorduaren eguna datorren ostiralean, irailaren 20tik aurrera emango zaie lehenengo bilerak amaitutakoan.

Animazio Harmailaren egungo prozesuan izena eman duten bazkideek, hurrengo denboraldiko eserlekuen aldaketa prozesuan lehentasuna izan eta antzinatasunaren irizpidearekin berriro parte hartuko dutela gogoratzen dugu.