undefined

Nevado eta Uriarte, 19 urtez azpiko Europako txapelketarako bidean

Nevado eta Uriarte, 19 urtez azpiko Europako txapelketarako bidean

Gazte zurigorriak espainiako selekzioaren zerrendan sartu dira Eurokopara sailkatzeko txapelketa txikian parte hartzeko

Nerea Nevado eta Naroa Uriarte Athletic Clubeko jokalariak 19 urtez azpiko espainiako selekzioarekin aritzeko deituak izan dira, Europako txapelketaren prestaketa fasean jokatzeko. Jokalari zurigorriak irailaren 23tik 25era Las Rozasen egingo diren entrenamenduetan aritzeko deituak izan dira, beste 22 jokalariekin batera. Irailaren 30etik urriaren 9ra arte Islandian jokatuko den sailkapen txapelketarako azken zerrenda eman aurretik, Pedro Lopez hautatzaileak 4 jokalari kendu beharko ditu 20 jokalari izan arte. 

Espainiako selekzioak txapelketa honetan Kazajistan (asteazkena, urriak 2), Grezia (larunbata, urriak 5) eta Islandiaren (asteartea, urriak 8) aurka jokatu beharko du Georgia 2020ko fase finalerako bidean.