Athletic - ElcheErosi orain
undefined

Baikorrak izateko zenbakiak

Baikorrak izateko zenbakiak

Alavesen aurkako garaipenarekin, azken 25 urteetako liga hasierarik onena lortu du Athleticek

LaLiga Santander 2019-20ko liderra da Athletic Club, txapelketako bost jardunaldi jokatu ondoren. 25 urte egin behar dira atzera ligako bost partiduren ondoren talde zuri-gorria lidertzan ikusteko. Jupp Heyncksen taldeak lortu zuen orduan, entrenatzaile alemaniarraren bigarren denboraldian.

Hiru garaipen eta bi berdinketa lortu ondoren, sailkapenaren lidergoan dira Gaizka Garitanoren mutilak, pitzadurarik gabeko futbol proposamen sendoa eskainiz. 1993-94 denboralditik izan duen liga hasierarik onena izan du Athleticek, jokatutako 15 puntuetatik 11 eskuratuz, puntu guztien %70 baino gehiago.

Bolada onak, baina, badu bestelako datu aipagarririk: jokatutako bost partiduetan gol bakarra jaso du talde zuri-gorriak, lehoiek euren atean eraiki duten blindatzearen seinale. Gol bakarra bost jardunalditan. 31 urte egin behar dira atzera datu hauek azken aldiz ikusteko, 1988-89. denboraldira, Howard Kendall entrenatzaile zela. Europako gainontzeko liga handiei behatuz, gol gutxien jaso duen taldea da Athletic, Milaneko Interrekin batera (gol bakarra lau partidutan).

Bestalde, talde zurigorria ez da markagailuan atzetik izan jokatutako minutu batean ere (450 minutu jokatu dira), aurretik edo berdintuta izan baita beti. Bost partidu hauetan ere, aurkariek bi jaurtiketa egin dituzte gehienez liga hasiera honetan Unai Simonek defenditzen dituen hiru zutoinen artean.