undefined

Entrenamenduetara itzuli da Emakumezkoen Athletic Club

Entrenamenduetara itzuli da Emakumezkoen Athletic Club

Moraza eta Erika zalantza dira talde zuri-gorrian eta Yulema Corres normaltasunez hasi da lanean

Athletic Club igandean (16:00) Deportivo Abancaren aurka jokatuko duen partidua prestatzen hasi da gaur Lezaman. Ainhoa Morazak eta Erika Vazquezek ezin izan dute goizeko lan saioan parte hartu. Orkatila minduta bukatu zuten Valentziaren aurkako norgehiagokan eta lesioaren bilakaeraren zain daude taldearekin lehen bailehen itzultzeko. Nekanek, bere aldetik, bakarka lanean jarraitzen du eta badirudi lesiotik osatzen ari dela apurka-apurka. 

Goizeko lan saioak, baina, albiste ona ere utzi du Lezaman. Yulema Corres normaltasunez aritu da gainontzeko jokalariekin, giharretako lesioa gainditu eta jota zuen birusaz osatu ondoren, eta Angel Villacamparen aginduetara dago berriro. Gaur bezala, biharko entrenamendua ere irekia izango da 11:00etatik aurrera.