
Ohiko batzar Nagusia urriaren 20an izango da
Ohiko batzar Nagusia urriaren 20an izango da
Bilera Euskalduna jauregian goizez izango da (10:00), San Mamesen jokatuko den Valladoliden aurkako partiduaren egunean eta estatutuen berriztapenerako prozesuaren irekiera bozkatuko da
Athletic Clubeko zuzendaritzak atzo onartu zuenez, bazkide konpromisario guztiak deituko ditu Ohiko Batzar Nagusira. Bilboko Euskalduna jauregiko 2 erakusketa gelan ospatuko da igandean, 2019.eko irailaren 20an. Lehenengo deialdia 9.45ean eta bigarrena 10.00etan.
Batzarrean Klubeko estatutuen berriztapenerako prozesuaren irekiera bozkatuko da eta onartu ezkero, erreformarako proiektua lantzeko batzordea izendatuko da. Aurretik, prozedura bideratuko da eta oinarriak Klubaren webgune ofizialean azalduko dira, Bazkideen txokoan atalean, batzordean parte hartzeko interesa duten bazkide guztiek aukera izan zezaten.
Athletic Clubarentzat jardunaldi handia izango da, Valadoliden aurkako ligako partiduarekin amaituko bait da San Mamesen (18:30). Batzar nagusian, lehena gaur egungo zuzendaritzarentzat, 2018-19 denboraldiko urteko kontuak eta gestioa landuko dira eta 2019-20 denboraldirako aurrekontua. Baita apelazio batzordeko kideak ere.
Aitor Elizegik zuzentzen duen zuzendaritzak bere proiektu eta eskeintzak ezagutaraziko ditu. Gainera, proposamen, eskari eta galderen atala izango da
