undefined

Nerea Nevado, 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

Nerea Nevado, 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

2020ko Eurokopara begira Islandian jokatuko duten sailkapen faserako deitu dute Athletic Club B-ko jokalaria

Nerea Nevado jokalari zuri-gorria 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin aritzeko deitu dute. Selekzioak Eurokoparako sailkapen fasea jokatuko du irailaren 30etik urriaren 9ra, Islandian.

Espainiar selekzioak Kazajistan (urriak 2, asteazkena), Grezia (urriak 5, larunbata) eta Islandia (urriak 8, asteartea) izango ditu aurkari, 2020an Georgian jokatu den Eurokoparako bidean.