Vigora joateko bidaia antolatua
B The Travel Brand-ek, Athletic Clubeko bidaia agentzia ofizialak, ‘pack’ erakargarria programatu du urriaren 6an, igandean, jokatuko den partidurako
B The Travel Brand-ek, Athletic Clubeko bidaia agentzia ofizialak, asteburuko bidaia programatu du athleticzaleentzat Vigora joateko, datorren urriaren 6an, igandean, lehoiek eta RC Celtak jokatuko duten partidurako (14:00).
Bidaia antolatua Bilbotik Vigora, autobusez, larunbatean hasiko da 17:00etan, eta itzuliko da igandean, 16:30ean, partidua amaitu eta gero.
Prezioan sartzen dira -140 € logela bikoitzan- autobusez lekualdaketa bikoitza (estadiora ere), 4 izarreko hotel batean egonaldia, lojamendu eta gosaria barne, aseguru bidaia eta asistentzia, eta partidua ikusteko sarrera.
Zehetasun guztiak, itsatsita doan edukian.

