undefined

Ospetsuez betetako palkoa luxuzko norgehiagoka baten aurrean

Ospetsuez betetako palkoa luxuzko norgehiagoka baten aurrean

Athletic Club eta Valencia CF taldeen arteko partiduak, kirol, politika eta kultura arloko persona ospetsuak batuko ditu San Mameseko palkoan

Beste adrenalina mota bat izango da baina seguru Javi Salgadori saskibaloiko kantxa batean bizi izan dituen emozio onenak gogoratzeko balio izango diola. Bizkaian, ikurra da saskibaloiaren munduan eta goi mailako lehiaketa utzi berri Bilbao Basketekin igoera lortu ostean, Athletic Clubak ezin izan du hutsik egin Santutxuko antolatzailea omentzerako orduan. Ohorezko sakea egingo du eta ohore horrekin hartuko zaio San Mameseko palkoan Valentziaren aurkako partiduan.

Goi mailako partidua, Valentzia ohiko aurkaria izan da 90. hamarkadan liga txapelketan eta Robert Moreno Espainiako selekzioko hautatzailea ere ikusleen artean izango da.

Palkoan egongo direnen artean, Iñaki Basabe, koplari, olerkari eta musikagile Bilbotarra izango da. Musikagintzan egindako 40 urteetan, Bilbainaden jarraitzaile sutsua.

Elorrio eta Erandio Clubeko kideak izango dira hitzartutako taldeen ordezkariak. Eta gure peñek ere nazioarteko ordezkaritza zabala izango dute, Cubako Peña Athletic Club eta Tokioko peña izango bait dira. Beloradoko peña Beliforana, Beti lehoiak, Bergara, Beti Zurekin eta Iparraldeko peña ere izango dira bertan.