undefined

Deportivo Abanca, galdu ez duen igoberria

Deportivo Abanca, galdu ez duen igoberria

Denboraldi hasierako ezusteko handienetako bat da Galiziako taldea, Emakumezkoen Athletic Cluben hurrengo aurkaria

Athletic Clubek Deportivo Abancaren aurka jokatuko du igandean Lezaman. Galiziarrek iaz lortu zuten elite mailarako igoera eta aurten, hiru jardunaldi jokatuta, ez dute partidarik galdu Primera Iberdrola ligan. Koruñako taldeak ondo hartu dio neurria txapelketari eta zazpi puntu ditu sailkapenean, 8 gol alde eta 3 kontra.

Erasora jotzeko duen abilezia da Manu Sanchezen taldeak duen arrisku handienetako bat. Galiziarrek ondo jokatzen dute baloia eta trantsizio azkarrak egiteko kapazak dira. Hortaz, zuri-gorriek gertutik jarraitu beharko dituzte aurkariak. Teresa Abelleira da Deportivo Abancaren jokalari nabarmenena: Espainiako 19 urtez azpiko selekzioko erdilaria da eta ondo moldatzen da berdeguneko kokagune askotan.

Depor talde berria da lehenengo mailan eta ezezaguna da Athleticentzat. Zuri-gorriek hiru puntuak ziurtatu nahi dituzte datorren asteko liga etenaldiaren aurretik.