undefined

Azken 50 urteetako Bilbao Athletic golegileena

Azken 50 urteetako Bilbao Athletic golegileena

Talde zuri-gorriak 18 gol sartu ditu sei jardunalditan, Bigarren B Mailako II. multzoan

Joseba Etxeberriak gidatutako taldea denboraldi hasiera ona izaten ari da: sei jardunaldiren ondoren, 4 garaipen eta berdinketa eta porrot bana eskuratu ditu eta bigarrenak dira sailkapenean. Bilbao Athleticen daturik aipagarriena, ordea, golei dagokiona da: zuri-gorriek 18 gol sartu dituzte sei partidatan, hiru gol norgehiagoka bakoitzean, bataz beste. Bigarren B Maila osatzen duten 80 taldeen artean gol gehien sartu dituena da Bilbao Athletic. 18 gol sartu dituzte ere Villarrealek, LaLiga Santanderreko zazpi jardunaldi jokatu ondoren, eta hirugarren mailako CD Ibiza Islas Pitiusasek eta CD Arnedok.

Calahorraren aurka hutsean berdindutako partida kenduta, Bilbao Athleticek gainontzeko guztietan sartu du gola: bost Osasuna Promesasen aurka, lau Haro eta Salamancaren aurka, hiru Tudelanoren aurka eta bi Cultural Leonesaren aurka.

1966. urtera jo behar dugu Bilbao Athleticen horrelako hasiera ona berriz ikusteko, baina urte hartan 3. mailan zegoen talde zuri-gorria.