undefined

Beste asteburu on bat Lezaman

Beste asteburu on bat Lezaman

Aurreko asteburuak emandako Athletic Clubeko harrobiko taldeen emaitzen errepasoa

Nahiz eta gure klubeko talde nagusiek ezin punturik lortu, asteburu oparoa izan da harrobiko taldeei dagokionez.

Bilbao Athleticek garaipen zabala lortu zuen hirugarrenez jarraian, Lezaman 5-0 irabazi ostean CA Osasuna Promesas taldearen aurka Sancetek sartutako bi gol eta Artola, Morcillo eta nafarrek beraien atean sartutako golei esker. Joseba Etxeberriak zuzentzen duen filialaren bolada bikain honi esker, 2.B mailako II. multzoko sailkapenaren buruan jarri zen taldea larunbat gauean eta bigarren tokian amaitu du jardunaldia. Atsedenaldira markagailuan atzetik heldu bazen ere, CD Basconiak meritu handiko berdinketa lortu zuen Real Sociedad C taldearen aurka Artunduagan jokatutako hirugarren mailako IV. multzoko jardunaldian. Diarra eta Arberasen golek 2-2 berdintzeko balio izan zuten.

Iñigo Lopez eta Nico Serranoren gol bikoitzekin, Gazte mailako A taldeak 4-0 irabazi zuen UD Logroñes taldearen aurka eta Ohorezko mailan lehenengo tokian jarraitzen du CD Numancia, Deportivo Alaves, SD Eibar eta CA Osasunaren aurretik. Gazte mailako B taldeak, ezin izan zuen punturik lortu Gasteizera egindako bisitan eta 2-0 galdu zuen CD Aurreraren aurka nahiz eta liga Nazionalean lider jarraitu.

Erritmoa jaisten ez duena gure Kadete mailako A taldea da Danena KE taldeari 0-7 irabazita, Montero eta Vegaren gol bikoitzekin eta Bittor, Lander eta Peñaren golei esker. Euskaldun ligan, hiru garaipen lortu dituzte hiru partidutan, 15 gol alde eta golik jaso gabe daudelarik. Athletic Club ligako liderra da. Kadete mailako B taldeak hurrengo asteburuan hasiko du Ohorezko maila Durangon.

Emakumezkoen futbolari dagokionez, Athletic Clubeko filialak bere lehenenego partidua galdu zuen Reto Iberdrola Norte txapelketan 2-0 galduta SE AEM Lleidaren aurka. Lehenengo jardunaldian 0-5 irabazi ostean Pauldarrak FKT taldeari, Emakumezkoen C taldeak 9-0 irabazi zuen Hamabi FK taldearen aurka Territorial mailan. Amaia Altzagak eta San Emeteriok gol bina sartu zituzten eta Noak, Andrea Marinek, Oihanek, Lekuek eta Eizagirrek bana. Kadete mailako taldeak hurrengo asteburuan hasiko du liga Basauriko Kimuak FK taldea hartuz. Denboraldi-aurreko azkeneko lagunartekoan 7-0 gailendu zen Ibaiondo FK taldeari irabazita, Ainhize eta Nerearen gol bikoitzekin eta Haizea, Sara eta Saioak sartutak golei esker.