
Lezama |
Nico Serrano 17 urtez azpiko selekzioarekin aritzeko deitu dute
Nico Serrano 17 urtez azpiko selekzioarekin aritzeko deitu dute
Athletic Cluben Gazte Mailako jokalariak Txile eta Ingalaterraren aurkako lagunartekoak jokatuko ditu Espainiako selekzioarekin
Espainiako 17 urtez azpiko selekzioak hilabete honetan jokatu behar dituen nazioarteko partidetarako deitu dute Nico Serrano, Athletic Cluben Gazte Mailako jokalaria. David Gordok deitu du jokalari nafarra, beste 19 jokalarirekin batera. Espainiako selekzioak Txile (urriak 11, ostirala, 17:00etan) eta Ingalaterra (urriak 14, astelehena, 12:00etan) izango ditu aurkari, San Pedro del Pinatarren (Murtzia).
