undefined

Ohiko Batzar Nagusia. 2019/10/20

Ohiko Batzar Nagusia. 2019/10/20

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak estatutuetako 19, 23 eta 54.2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten die Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak estatutuetako 19, 23 eta 54.2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten die Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten. Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregiko eraikin berriko II.erakusketa aretoan, 2019ko urriaren 20an, igandean, 09:45etan lehenengo deialdian eta 10:00etan bigarren deialdian, ondoko gai zerrendaren arabera:

GAI ZERRENDA:

LEHENA:
Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

BIGARRENA:
Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

HIRUGARRENA:
Hala balegokio, Athletic Club erakundearen Estatutuak Eraldatzeko prozesuari hasiera ematea.

LAUGARRENA:
Eguneko hirugarren gaia onetsiz gero, Estatutuak Eraldatzeko Proiektua idazteko ardura izango lukeen Batzordea izendatzea.

BOSGARRENA:
Hala balegokio, apelazio-batzordeko kideak onartzea.

SEIGARRENA:
Zuzendaritza Batzordearen egitasmoak eta proposamenak.

ZAZPIGARRENA:
Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.

ZORTZIGARRENA:
Eskariak eta galderak.

Halaber, ondoko gaien berri ematen dizkiegu bazkideei:

Lehena
: Athletic Clubeko estatutuen 27. artikuluak arautzen duenaren arabera, batzarra baliozkotasunez eratuko da, lehen deialdian, batzarreko kide guztien %50 gutxienez bertaratzen bada. Bigarren deialdian, nahikoa da batzarreko kide guztien %10 bertaratzea.

Bigarrena: Athletic Clubeko estatutuen 31. artikuluak arautzen duenaren arabera, Batzar Nagusi honetan aztertuko den dokumentazioa bazkideen eskura dago Athletic Cluben egoitzan.

Hirugarrena: Hautestontziak irekiko dira Batzar Nagusia eratu egiten den unetik bertatik eta itxiko dira parte hartzaileen hitzak amaitu eta zentzuzko tartea utzi ostean.

Laugarrena: Estatutuen 25. artikuluaren arabera, nortasun agiria aurkeztea eskatuko da Biltzarra egingo den aretora sartu ahal izateko.

Bosgarrena: Eguneko gai zarrendaren

LAUGARREN puntuari dagokionez, Estatutuak idazteko ardura izango duen Batzordea osatzeko hautagai izan nahi duten bazkideek, eskura izango dituzte, bai klubaren web orrian, www.athletic-club.eus, (Bazkideen Txokoa), Ibaigane Jauregian, horretarako eskatzen diren baldintzak eta prozedurak. Bozketa egiteko erari dagokionez, esandako baldintzak eta prozedura bete egin duten bazkide hautagaien artean, izen bi aukeratuko dira gehienez. Soilik gai zerrendaren HIRUGARREN puntuari dagokion akordioa onartuta gauzatuko da bozen zenbaketa.

Bilbon, 2019ko urriaren 2an

Presidentea: Aitor Elizegi Jn.
Idazkaria: Fernando San Jose Jn