undefined

Oihane Valdezateren jauzia

Oihane Valdezateren jauzia

Emakumezkoen lehen taldeko jokalaria profesionalismora iritsi da 19 urte dituela

Oihane Valdezatek 19 urte bete zituen joan den apirilean, Athletic Clubekin Lehen Mailan debuta egin zuen hilabetean, alegia. Orduan, Joseba Aguirrek Albaceten aukera eman zion Trapagarango futbolariari. Harrezkero erdilariak lanean segitzen du lantaldean bere lekua izateko, eta dagoeneko lortzen ari da joan den udan Angel Villacampa aulki zuri-gorrira heldu ondoren.

Valdezate, Pauldarrak-en hazitakoa, aurrelari izatetik atzelari izatera pasatu da. 1,80 metro luze dela eta, airezko baloietan nabarmentzen da. Aurtengo denboraldian bi jardunaldi jokatu ditu lehen taldearekin, eta beste hainbeste Iraia Iturregik zuzentzen duen bigarren taldearekin, baina gauza bat argi dauka: “Futbolari bezala hazten jarraitu nahi dut, eta ez dut presarik ikasketak ateratzeko, eta denbora gehiago behar izatekotan, denbora gehiagorekin egingo dut”. Erdilaria Kirol Magisteritzako bigarren ikastaroan ari da, eta taldekideekin goizero entrenatzen du. Itsatsi den bideoan, Oihanek lehenengo hilabeteetako jauzi handiaren inguruko sentsazioak aipatu dizkigu: