undefined

Partidutxoa etenaldiaren aurretik emakumezko taldeentzat

Partidutxoa etenaldiaren aurretik emakumezko taldeentzat

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeek lehiaketaren egutegiko lehen etenaldia izango dute asteburu honetan

Gaur goizean Lezamako 2 zelaian, Primera eta Reto Iberdrola txapelketetan jokatzen duten taldeak,  aurrez-aurre izan dira. Biek atsedena izango dute asteburu honetan, hurrengo asteburuan lehiaketara bueltatzeko. Ángel Villacampak zuzentzen duen taldeak 3-1 irabazi dio filialari, nahiz eta Iraia Iturregiren neskek aurpegia eman hasieratik, emakumezkoen harrobiak funtzionatzen duela erakutsiz. Azkona, Unzue eta Perea izan dira A taldeko golegileak. Urruk sartu du gola B taldearentzat.

Datorren igandean, urriaren 13an, 16etan Anoetan jokatuko da derbia eta lehen taldeak lesionatuta dauden jokalari batzuk berreskuratu nahi ditu hitzordurako. Beste aldetik, bigarren taldeak zapore eskasa kendu nahi du Lleidan denboraldiko lehenengo porrota jaso ondoren. Gazteak igandean jokatuko dute Lezaman, 11etan Santanderreko Racing-en aurka.