undefined

“Sempre contigo” peñaren inaugurazio ofiziala

“Sempre contigo” peñaren inaugurazio ofiziala

Orenseko Athleticeko peña bakarra inaugurazio ofiziala egingo du hainbat urtetan jardunean izan ondoren

Athletic Clubek peña asko ditu Asturias mendebaldean, Leongo Bierzon edo Lugon, baina bakarra du Orensen, Beti Zurekin Peña.

2012an hasi zen martxan, baina hainbat arrazoi direla medio, 2019ra arte ez du inaugurazio ofiziala egiteko aukerarik izan. Goyo Arbizu zuzendaritzako kidea izan da bertan, Manolo Delgado Meco zuri-gorriarekin batera.

Hitzorduak bat egin du ipar mendebaldeko batzarrarekin, Navia, Ribadeo, Lugo, Arousa, Astorga, Leon eta Ponferradatik etorritako 70 peñakideren presentziarekin.

Ekitaldiak Orenseko diputazioak egindako harrerarekin hasi dira, Miño ingurutik egindako ibilbidea ondoren, bazkaria elkarrekin eta Beti Zurekin peñaren inaigurazioa azkenik.

Bihar ekitaldiekin jarraituko dute, Valcarceleko Kultura Egoitzara bisita, termak ezagutzeko ibilbidea eta partida ikusteko bazkari erraldoia, olagarroa eta guzti.