undefined

Emakumezkoen Athletic Club: 17 urteko ametsa

Emakumezkoen Athletic Club: 17 urteko ametsa

2002ko urriaren 6an egin zuen debuta Emakumezkoen Athletic Clubek, hiru jokalari historiko hauekin: Iraia Iturregi, Tzibi Juaristi eta Eli Ibarra

Athletic Clubek 17 urte bete ditu gaur bere emakumezkoen lehen taldeak debuta egin zuenetik. 2002ko urriaren 6an izan zen, Lezaman, eta mugarria ezarri zuen Bizkaiko kirolean. Torrejonen aurka jokatu zuen Iñigo Juaristiren taldeak Superligako lehen partida. 1000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Lezamako 2. zelaira. 7-1 gailendu ziren zuri-gorriak. Hilabete batzuk geroago, ligako txapelketa irabaziko zuten lehoi emeek, San Mamesen, 35.000 pertsonen aurrean.

Tzibi Juaristik, Eli Ibarrak eta Iraia Iturregik egin zuren debuta talde horretan. Hirurak ari dira egun Athletic Clubeko entrenatzaile lanetan. Tzibik C taldea hartu du, Iraiak Iberdrola ligako B taldea eta Elik Genuine taldea (baita Fundazioko hainbat proiektutan ere). Lehen taldeko delegatua da ere Eli, Saioa Gonzalez taldera batu arte. Hirurek batera ordu asko pasa dituzte elkarrekin, bidaia asko eta garaipen asko.

Kolore zuri-gorriak berdegunean defendatzen hasi ziren hiru emakume hauek 2002ko urriaren 6 hartan, eta 17 urte geroago, Athleticen baloreak emakumezkoen harrobiari transmititzen jarraitzen dute.