undefined

Barakaldoko triangularrerako sarrerak

Barakaldoko triangularrerako sarrerak

Salgai gaurtik aurrera San mameseko denda ofizialean, 10.00etatik 20.00etara

Barakaldo CF taldeko bulegoetan salgai dauden sarrerez gain San Mameseko denda ofizialean ere salgai jarri dira Athletic Clubek, Deportivo Alavesek eta Barakaldo CF taldeek urriaren 10ean, osteguna, jokatuko duten triangularrerako sarrerak.

10 euroko prezioa izango dute (8 urtera arteko umeek 5 euro ordainduko dute) Barakaldo CF taldeko bazkideentzat izan ezik, 5 euro ordaindu beharko bait dute.

Astelehen honetatik triangularraren egunerarte, Klubaren denda ofizialaren ohiko ordutegian, 10.00etaik 20.00etara, egongo dira eskuragarri.