undefined

San Mames, urdinez argitu zen Garun-Paralisiaren Eguna zela eta

San Mames, urdinez argitu zen Garun-Paralisiaren Eguna zela eta

Urriaren 6an, igandean, 20:00etatik 20:30etara, San Mames urdinez argitu zen

Urriaren 6ko igande gauean, San Mames urdinez argitu zen, 20:00etatik 20:30etara, Garun-paralisiaren Eguna zela eta. ASPACErekin (Garun-paralisia duten Pertsonen Arretarako Espainiako Elkarteen Konfederazioa) elkarlanean, Klubak desgaitasun honetaz kontzientzia pizteko eta ezagutzera emateko laguntzen duten zenbait ekintza sozialekin bat egin zuen.

Pertsonaren mugikortasunari eta jarrerari batez ere kaltetzen dien garuneko lesio batek eragindako desgaitasuna da, bere jarduera mugatuz. Desgaitasun sentsoriala edo intelektuala zenbait gradutan izan daiteke, eta horregatik garun paralisia desgaitasun anitzekoa dela diogu.