undefined

Gorantza egiteko derbia

Gorantza egiteko derbia

Emakumezkoen Athletic Club taldea Real Sociedaden zelaira doa igandean; bertan, bakarrik Ligako partidu bakar batean ez du punturik lortu

Emakumezkoen Athletic Clubek Real Sociedad izango du aurrez aurre datorren igandean, Iberdrola Lehen Mailaren bosgarren jardunaldian. Azken asteburuan lehiaketak izan duen etenaldiaren ondoren, zuri-gorriak berriro lehiatuko dira, oraingoan Real Sociedaden aurka Reale Arena zelaian (igandea 13an, 16:00etan). Lehoi emeen eta txuri-urdinen arteko hamabosgarren partidua izango da zelai donostiarrean, eta hirugarrena Realeko estadioan.

Aurrekariei so eginez gero, zuri-gorriek balantze hobea dituzte; izan ere, etxetik kanpo gipuzkoarren aurka jokatutako 14 partiduetatik, 8 irabazi dituzte, 5 berdindu eta behin bakarrik galdu du Athleticek Zubietan 2-0eko emaitzaz (2016-2017 denboraldia). Derbia Reale Arenan jokatuko da berriro ere, azken sasoian gertatu zen bezala -orduan Joseba Aguirrek zuzendutako jokalariek 2-2 berdindu zuten-, baita orain dela bi denboraldi ere, Athletic Clubek 1-4ekoaz erabateko garaipena lortu zuenean. Erika Vazquez, 7 golekin, eta Nekane, 4-rekin, zelai donostiarrean gol gehien sartu dituztenak izan dira.

Real Sociedad partidurik galdu gabe helduko da derbira, eta Angel Villacamparen jokalariek azken emaitzen norabidea aldatzea izango dute helburu talde zuri-gorriarentzat oroitzapen onekoa den bisita honetan.