undefined

Real Sociedad – Athletic Club partidurako txartelen salmenta

Real Sociedad – Athletic Club partidurako txartelen salmenta

Igandean 16.00etan, Reale Arenan jokatuko den Primera Iberdrola txapelketako derbirako sarrerak salgai

Primera Iberdrola txapelketako 5º jardunaldian Reale Arenan igandean 16.00 etan jokatuko den Athletic Club eta Real Sociedad taldeen arteko partidurako sarrerak erosi nahi dituzten pertsona guztiek, online bidezko salmenta Real Sociedadeko webgunean izango dituzte eskuragarri igandeko 14.00ak arte.

Bestalde, sarrerak txuriurdinen zelaiko txarteledegietan izango dira eskuragarri, larunbatean, urriak 12, goizeko 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara eta igandean, urriak 13, 10.00etatik 16.00etara.

Ez da kanpoko zaletuen gunerik izango. Sarreren jesarleku eta prezioak hurrengoak dira:

  • Harmaila Nagusia eta beheko eraztuna, 20€. 14 urtetik beherakoentzat, 10€.
  • Harmaila familiarra eta goiko eraztuna, 10€. 14 urtetik beherakoentzat, 5€.