undefined

Norgehiagoka berezia Joseba Etxeberriarentzat

Norgehiagoka berezia Joseba Etxeberriarentzat

Bilbao Athleticeko entrenatzaileak Bigarren B mailan zuzendu zuen S.D Amorebieta izango du aurkari larunbatean

Bilbao Athleticek S.D Amorebietaren aurka jokatuko du larunbatean Lezaman, hiru puntuak eskuratu eta sailkapenaren lidergoan sendotzeko helburuarekin. Norgehiagoka berezia izango da Joseba Etxeberriarentzat, entrenatzaile aritu baitzen Zornotzako taldean 2017/18 denboraldian. 24 partidatan zehar zuzendu zuen S.D Amorebieta, C.D Tenerifera salto egin aurretik, eta mimo handiz gogoratzen du aro hori. Gaur egun Iñigo Velez jokalari zuri-gorri oihak zuzentzen du Zornotzako taldea.

‘Etxebe’ oso pozik dago denboraldi honetan osatu duen taldearekin, eta jarraian lortuko lukeen bosgarren garaipenaren bila zelairatuko dira Lezaman. Bilbao Athleticek ez du oraindik partidarik galdu etxean.