undefined

Baque, Tascon eta Luengo, Amorebietaren taldekide ohien aurka

Baque, Tascon eta Luengo, Amorebietaren taldekide ohien aurka

Bilbao Athleticeko hiru jokalariek SD Amorebieta izango dute aurrez aurre Lezaman (16:00etan), lehenago jantzi ziren elastikoaren taldea

Bilbao Athleticek hainbat partidu ditu Bigarren B Mailan bizkaitarren eta euskal taldeen aurka. Iñigo Baque, Andoni Tascon eta Oier Luengorentzat, larunbat honetan (16:00etan) Lezaman izango duten SD Amorebietaren aurkako derbia ez da partidu arrunta izango. Brontzezko mailaren bigarren multzoko lehen postuaz gozatzen jarraitzeko behar den garaipenaren bila joateaz gain, urdinen aurkako neurketak hiru lehoikumeei taldekide ohien aurrean jarriko die.

Baquek Urritxen jokatu zuen orain dela hiru denboraldi, eta garai hartako oroitzapen onak ditu: “Zaila izan zen hara joateko ateratzea, baina balantzea egiterakoan urteen poderioz positiboa izan delakoan nago. Oso pozik atera nintzen esperientzia hartatik”. Bestalde, Tasconek, aurreko denboraldian urdinekin 36 partidu jokatu zituena, neurketa gogorra iragarri du: “Amorebietaren hasiera aurtengo denboraldian ez da txarra izan, eta aurpegi berri asko dituen arren jokoaren ideia ondo ulertu dute, ziur partidu zaila izango dela”.

Luengorena da kasu bereziena. Amorebieta-Etxanoko erdiko atzelaria talde zornotzarraren beheko kategorietan aritu zen Athleticera heldu baino lehen, eta Iñigo Velezek zuzentzen duen taldean utzita jokatu zuen joandako denboraldi erdia. Zalantza barik, Arenasen aurka Bilbao Athleticeko garaipenaren golegileak partidu berezia bizi izango du urdinen aurka Lezaman datorren larunbatean, 16:00etatik aurrera.