undefined

“Ezagutzeko modukoak izaten jarraitu behar dugu”

“Ezagutzeko modukoak izaten jarraitu behar dugu”

Angel Villacampak, Athleticek derbian erakutsitako “nortasuna” gogoratu du bihar Betisen aurka (Lezama, 11.00 h) bi garaipen jarraian lortzeko

Emakumezkoen Real Betis taldearen aurkako partidatik 24 ordura (Lezama, 11: 00etan, sarrera doan), Angel Villacampa Lezamako prentsa aretoan agertu da hedabideen aurrean. Joan den larunbatean Reale Arenako derbian lortutako garaipenarekin oso pozik agertu da lehoien entrenatzailea: “Derbiari eta intentsitate horri jarraipena eman behar diogu. Bilatzen dugun nortasun propio horretatik gertuen egon garen partida izan da. Taldea horrelakoa bada, askoz zailagoa izango da gu gainditzea. Garaipena garrantzitsua zen egiten ari garen horretan sinesteko, baina egia da oraindik ez dugula ezer egin, eta hazten jarraitu behar dugula“.

Biharko norgehiagokarako, Villacampak Erika, Lucia, Yulema eta Ainhoa Alvarezen bajak baieztatu ditu eta azken norgehiagokako deialdia errepikatu du: “Ziurrenik, aurrean izan dugun partidarik zailena da, derbiaren gainetik. Hiru punta erdi eta bi aurrelarirekin jokatzen duen taldea da eta guztiek mugikortasun handia dute. Beraz, horiek geratzen eta lerro artean utz ditzaketen espazioak aprobetxatzen saiatuko gara“.

DEIALDIA:  Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Damaris Egurrola, Nekane Diez, Maria Diaz, Jone Ibañez, Eunate Arraiza, Maite Oroz, Marta Unzue, Marta Perea, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Andrea de la Nava, Ane Azkona, Oihane Valdezate eta Amaiur Sarriegi.