undefined

Museotik Palkora: Real Valladolid CF

Museotik Palkora: Real Valladolid CF

Athletic Club Museoak bi data historikotako bi banderatxo erakusten ditu

Igandean, 18: 30ean, Ligako bederatzigarren jardunaldian Valladoliden aurka jokatuko den partidari begira, Athleticek Athletic Club Museoaren bi objektu historiko aurkeztuko ditu San Mameseko agintarien palkoan, zuri-gorriek eta Real Valladolidek historian zehar topo egin duten uneak gogoratzeko.

Lehenengoa, Athleticek Valladoliden jokatu zuen lehen partidari dagokion banderatxo ofiziala da, 1948ko abenduaren 12koa, eta bigarrena, berriz, José Zorrilla Berria Valladoliden zelai berriko inaugurazioaren oroimenezko banderatxoa, 1982ko otsailaren 20koa.

Real Valladolidek 1948-49 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan. Aurtengoa zenbatuta 44 denboralditan parte hartu du elitean. Hain zuzen ere, maila gorenean jokatu zuen lehen partida San Mamesen izan zen, eta Athleticek 7 eta 2ko emaitza lortu zuen (Zarra 3, Panizo 3 eta Iriondo).