undefined

Palkoa: Athletic Club – Real Valladolid

Palkoa: Athletic Club – Real Valladolid

Munduko Padeleko liderretako bat, Pablo Lima, Jose Ramon Odriozolaren familia eta hitzartutako hainbat peña eta klub, putzelarren aurkako partidan

Pablo Lima munduko Padeleko liderretako bat da eta aspaldidanik bizi da Bilbon, San Mameseko palkoan izango da Valladoliden aurkako partidarako. Jose Ramon Odriozolaren familia ere San Mamesen izango da, Isabel eta Maria Dolores alabek ordezkatua. Javier Uriarekin Athleticeko presidenteorde izandakoa eta duela gutxi utzi gintuena izango dugu gogoan.

Juan Luis Lopez ere bertan izango da, aurreko denboraldiko San Mameseko partida guztietara joateagatik klubak saritu duen bazkidea. Ez da faltako, ohi bezala, Bizkaiko bi klubetako ordezkaritza bat. Ohorezko mailakoa kasu honetan, Padura taldea Amaia eta Antonio Vazquezekin eta Indautxu, Joseba Mendibil eta Jose Hernandezekin. Gainera, San Mameseko palkora bisitatuko gaituzten Peñak, Beurko Berria, Bidebieta Berri, Bizkai Buru, Bittor Alkiza Hiri Zaharra, Bosko, Villafranca de los Caballeros, Eup de Colmenar Viejo eta Minglanillako Peña Gainza izango dira.