undefined

San Mameseko argiztapen solidarioa

San Mameseko argiztapen solidarioa

Athletic Clubek bat egin du, San Mames piztuz, Phelan McDermid sindromea duten familiekin

Urtero urriaren 22an Phelan McDermid Sindromearen Eguna ospatzen da mundu osoan. Gaixotasun arraro horren 2.500 kasu baino gutxi gehiago diagnostikatuta daude mundu osoan.

Kasu gehienetan 22. kromosoman material genetikoa galdu izanak eragiten du. Horrek esan nahi du kaltetuek atzerapena jasaten dutela beren garapenean oso sentikorrak diren arloetan, batez ere hizkeran eta hizkuntzaren erabileran.

Athletic Clubek bat egin nahi du, San Mames piztuz, Phelan McDermid sindromea duten familiekin eta haien ikerketan eta tratamenduan lan egiten dutenekin, diagnostiko goiztiarragoa eta gaixotasunaren ezagutza hobea bilatuz.