undefined

Nekane eta Jone Ibañezen egoera

Nekane eta Jone Ibañezen egoera

Aurrelariak aurretik zuen lesio muskularra sufritu du berriro eta erdilariak errotula luxazioa pairatu du

Joan den larunbatean Real Betisen aurkako garaipenean Athletic Clubeko emakumezkoen erizaindegiak bi baja berri hartu zituen. Nekanek lehenengo jardunaldian Levanteren aurka izan zuen lesio muskularra sufritu du berriz. Jone Ibañezek aldaketa eskatu zuen bere ezker belauna minduta sentitzerakoan. Hona hemen bi jokalarien medikuaren txostena:

 

Nekane: Lesio muskularra ezker hankako bizeps femoralean. Bilakaeraren zain.

Jone Ibáñez: Errotula-luxazioa ezkerreko belaunean. Datozen egunetan traumatologoarekin kontsulta izango du, balizko ebakuntza baloratu dezaten.