undefined

Lehoi emeak gehiagoren bila Bartzelonara

Lehoi emeak gehiagoren bila Bartzelonara

RCD Espanyol, Primera Iberdrolako azken sailkatua, izango da zuri-gorrien larunbateko aurkaria (12.00etan, Dani Jarque Kirol Hirian)

Athletic Clubek sailkapeneko azken postuan dagoen RCD Espanyolen aurka jokatuko du larunbat honetan, Perimera Iberdrolako zazpigarren jardunaldian. Katalanek puntu bakarra lortu dute eta hiru porrot jarraian pilatu dituzte. Villacamparen neskek, aldiz, derbia irabazi dute Reale Arenan eta Real Betis bezalako aurkari lehiakorra gainditu dute azken jardunaldian.

Emakumezkoen futbolaren klasiko bat izango da, 1970ean sortu zenetik talde ohoratuenetako bat baita kataluniarra. Hori bai, jokalari perikek ez dute antzina zuten boterea, gainerako klubak indartu egin baitira emakumezkoen futbolean. Salvador Jaspek jarraitzen du talde txuri-urdineko liderra izaten. RCD Espanyolek joan den denboraldian lortutako bederatzigarren postua berdintzeko edota gainditzeko taldea du aurten. Eli del Estal da taldeak goian duen erreferentzia nagusia, jokalari arriskutsua oso aireko erremateetan.