undefined

Gure harrobiaren asteburua

Gure harrobiaren asteburua

Azken bi egunetako Athleticen harrobiko emaitzen errepasoa

Athleticek Atletico Madrilen aurka Wanda Metropolitanon jasotako porrotaz eta emakumezkoen Athleticek RCD Espanyolen aurka (1-2) jarraian hirugarren garaipenaz aparte, hauek dira gure taldeen asteburuko emaitzak.

Bilbao Athleticek garaipen bikaina lortu zuen Real Valladolid Promesasen aurka (4-1) Bigarren B Mailako II. multzoko 10. jardunaldian, Urain, Morcillo eta Zarragaren golekin (2). Joseba Etxeberriaren mutilek sailkapeneko lider izaten jarraitzen dute. CD Basconiak puntu bat lortu zuen Balugan Balmasedaren aurka Hirugarren Mailako IV. multzoko 11. jardunaldian.

Gazteak A taldeak, berriz, hiru puntuak eskuratu zituen AD San Juani egindako bisitan. Imanol de la Sotaren taldeak 1-2 irabazi zuen Estebanek eta Williamsek sartutako golei esker. B taldeak, bere aldetik, 2-0 irabazi zion Gernikari Lezaman eta lortutako hiru puntuekin bigarren jarri da sailkapenean.

Kadeteak A taldeak 0-3 irabazi zion Leioari Sarrienan eta bere partida guztietan garaipenak lortu ditu denboraldi honetan. Kadeteak B taldeak 0-1 irabazi zion Danok Bat B taldeari txapelketako lehen lau jardunaldietan.

Emakumezkoen B taldeak banako berdinketa lortu zuen Lezaman Atletico Madrilen aurka Reto Iberdrola Norte Ligako 7. jardunaldian. Iraia Iturregiren neskak laugarren postuan daude sailkapenean. C taldeak 0-8 irabazi zion Enkarterri Neskak taldeari eta Roberto Pampinek zuzentzen duen Kadeteak taldeak East Mallorca Cup-a irabazi zuen, finalean Bayern Munichi 0-3 gaindituz.