undefined

Maite Oroz, ehunetik gora

Maite Oroz, ehunetik gora

Nafarroako erdilariak 100 partiden langa gainditzea lortu zuen joan den larunbatean, Espanyolen aurkako norgehiagokan

Maite Orozek ehun partida jokatu ditu dagoeneko Athletic Cluben. Erdilari zuri-gorriak joan den jardunaldian lortu zuen erregistroa gainditzea, RCD Espanyolen aurka jokatutako partidan. Norgehiagoka horretan partidari buelta ematea lortu zuten zuri-gorriek eta 1-2 gailendu ziren katalanen aurka.

Belauneko lesioagatik joan den denboraldia ia hutsean pasa ondoren, liga hasiera ona egiten ari da Oroz, gainontzeko taldekideak bezala, geroz eta hobeto. Maitek Buñol Hirian egin zuen debuta, Levanteren aurka, 2015eko irailean. Joseba Aguirre zen orduko entrenatzailea. Ordutik bere lekua egin du berdegunearen erdialdean eta jokalari garrantzitsua bihurtu da Athleticen joko estiloan.

Jokalari nafarrak 100 partiden langa gainditu izanaren sentsazioak azaldu ditu bideo honetan.