undefined

Oihane, Espainiako 20 urtez azpiko selekzioarekin

Oihane, Espainiako 20 urtez azpiko selekzioarekin

Athletic Clubeko jokalariak bi lagunarteko partida jokatuko ditu Murtzian Espainiako 20 urtez azpiko selekzioarekin

Oihane Hernandez 20 urtez azpiko Espainiako selekzioak deitu du Errusia eta Frantziaren aurka bi lagunarteko partida jokatzeko, azaroaren 7an eta 9an, hurrenez hurren. Bi norgehiagokak Murtziako San Pedro de Pinatar herrian izango dira. Atzelari zuri-gorria, azaroaren 4tik, astelehenetik aurrera kontzentratuko da, eta azaroaren 10ean gozean itzuliko da Bilbora.

Sopelatarrak, Valdezatek bezala, ‘bikotea’ egin zuen azken jardunaldian. Larunbatean hogeita hamar minutu jokatu zituen emakumezkoen lehen taldearen garaipenean RCD Espanyolen aurka, eta igandean hamaikakoan sartu zen Atletico Madrilen eskumendekoaren kontra berdinketaz amaitutako partidan Lezaman.