
Emakumezkoena |
Lucia Garcia, Espainiako selekzioarekin
Lucia Garcia, Espainiako selekzioarekin
Aurrelari zuri-gorria 2021ean jokatuko den Eurokoparen sailkapen faseko Poloniaren aurkako neurketa jokatzeko deitu dute
Jorge Vildak emakumezkoen Athleticen lehen taldeko Lucia Garcia aurrelaria deitu du, Poloniako eta Espainiako selekzioek azaroaren 12an jokatuko duten partidarako. Norgehiagoka ofiziala da, eta 2021ean Ingalaterran izango den Europako Txapelketarako sailkapen faseari dagokio.