undefined

Lucia Garcia, Espainiako selekzioarekin

Lucia Garcia, Espainiako selekzioarekin

Aurrelari zuri-gorria 2021ean jokatuko den Eurokoparen sailkapen faseko Poloniaren aurkako neurketa jokatzeko deitu dute

Jorge Vildak emakumezkoen Athleticen lehen taldeko Lucia Garcia aurrelaria deitu du, Poloniako eta Espainiako selekzioek azaroaren 12an jokatuko duten partidarako. Norgehiagoka ofiziala da, eta 2021ean Ingalaterran izango den Europako Txapelketarako sailkapen faseari dagokio.