undefined

“Defentsan ondo jarraitzen dugu”

“Defentsan ondo jarraitzen dugu”

Gaizka Garitanok biharko RCD Espanyolen aurkako neurketa aztertu du: “Aldagelaren aldartea oso goian dago”

Gaizka Garitano Athleticeko lehen taldeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Lezamako prentsa aretoan, bihar, asteazkena, LaLigako 11. jardunaldian (San Mamesen, 20: 00etan), denboraldi hasiera honetan entrenatzaile aldaketa izan duen RCD Espanyolen aurkako partidari buruz hitz egiteko: “Sistemaz eta jokatzeko modua aldatu dute, lau atzera jokatzetik bostera pasatu dira. Konfiantzaz gainezka datoz azken jardunaldian eta Europan irabazi ondoren; eta etxetik kanpo ondo ari dira “. Denboraldi honetan bost atzelarirekin zelairatuko den talde askorik ez dagoen arren, “iaz askok egiten zuten, eta ohituta gaude“.

Garitano “lasai eta arduratsu” agertu da. “Taldea ikusten duzunean lasaiago geratzen zara, irabaztetik gertu dagoelako, eta partida guztiak lehiatzen, gauzak ondo egiten ari da. Gola falta zaigu, baina aukerak sortzen ari gara. Valladoliden aurka erakutsitako bidearekin jarraitu behar dugu, edo Atletico Madrilen aurkako 70 minutuak. Eta defentsan ondo jarraitzen dugu“.

Jokalarien adoreari buruz ondorengo hau esan du: “Jokalariak baikor eta gogotsu daude. Aldagela honen aldartea oso goian dago, barruan daramagu, ez dugu inolako arrazoirik aldartea behera egiteko“.