undefined

Oroz, Azkona eta Damaris, Promesas-ekin

Oroz, Azkona eta Damaris, Promesas-ekin

Athletic Clubeko hiru jokalariak Espainiako Selekzioaren kategoria berri honetako lehen entrenamenduetarako deitu dituzte

Promesas Espainiako selekzio absolutuak Maite Oroz, Ane Azkona eta Damaris Egurrola deitu ditu. Kategoria berri honetan sartzen dira 20 urtez azpiko adin tartea gainditu duten jokalariak, bai eta deialdi nagusian parte hartzen ez duten jokalari zaharrenak ere.

Azaroaren 5ean batuko dira lehen aldiz kategoria berri honetako jokalariak, Las Rozasen. Bi egun egingo dituzte bertan eta Bilbora itzuliko dira. Montse Tomek zuzenduko du Espainiako selekzioaren konbinatu berria.