undefined

“Pozik nago jokatzen ditudan minutuekin”

“Pozik nago jokatzen ditudan minutuekin”

Gaizka Larrazabalek bere denboraldi hasiera eta Liga Santanderreko 12. jardunaldiko Vilarrealen aurkako partida aztertuko ditu

Gaizka Larrazabalek Lezamako prentsa aretoan egin du agerraldia arratsaldeko entrenamendua hasi baino lehen, eta Vila-realen aurka jokatzeko bi egunen faltan: “Gol asko egiten dituen eta kalitate handia duen taldea da; kontraerasoak eta baloia daukagun uneak aprobetxatu beharko ditugu“.

Larrazabalek lehen hamaika partidetatik sei jokatu ditu LaLiga Santanderren eta duela gutxi debuta egin zuen San Mamesen: “Ikaragarria izan zen. Aterako zarela esaten dizutenean burura etortzen zaizu non zauden, eta etxean debuta egiteko ametsa beteko duzula“. Taldean duen rolaz eta dituen minutuez galdetuta, “pozik” agertu da. “Taldera iritsi berria naizenez, ikasteko asko daukat oraindik. Jokalari handiak daude, eta hamaika jokalarik bakarrik joka dezakete hasieratik. Pixkanaka konfiantza handiagoa sentitzen dut zelaira ateratzen naizenean. Ni prest egon behar naiz misterrak nahi duenerako“.

Joan den asteazkenean RCD Espanyolen aurka Katedralean lortutako garaipenaren inguruan, “Bagenekien irabazi egin behar genuela, berdinketak ez zuela balio, eta Vila-realera joateko indarra eta motibazioa ematen digun emaitza bikaina lortu genuen“, aitortu du.