undefined

“Lasaitua irabazteko motibazio bihurtu behar dugu”

“Lasaitua irabazteko motibazio bihurtu behar dugu”

Gaizka Garitanok “golak sartu eta partida ona egitearen” beharra azpimarratu du, Vila-realen aurka zerbait positiboa ateratzeko

Gaizka Garitanok prentsa agerraldia egin du gaur Vila-realera joan aurretik, Ligako 12. jardunaldiko partidaren atarian. Athleticeko entrenatzaileak aitortu duenez, iragan jardunaldian Espanyolen aurka lortutako garaipenak lasaitua ekarri dio taldeari, izan ere, “pasa dugun bolada txarraren ostean lehenbailehen irabazi nahi duzu beti”. Halabaina, garaipenari jarraikortasuna ematearen beharra azpimarratu du: “Lasaitasun hori gurekin mantendu nahi badugu irabaztea gure motibazioa bihurtu behar dugu. Garaipenak ezin du izan gainetik pisu bat kendu diogunaren sentimendu bat. Ezin gara lasaitasun iraunkorrean edo konformismoan erori. Irabazteko beharraz bizi behar gara beti”.

Biharko aurkariari dagokionez, entrenatzaile zuri-gorriak aitortu du Vila-real “talde fidagarria” dela, eta Zeramikaren Estadiotik zerbait positiboarekin ateratzeko gako gisa “gola egitea, golik ez jasotzea eta partida ona egitea” aipatu ditu, “Vila-realek 4-1 eta 5-1 irabazi baititu azken bi partidak”. Erasoan duten arriskuaz ere ohartarazi du: “Bartzelonarekin eta Real Madrilekin batera lehen mailako erasorik indartsuena dute, kalitatezko jende askorekin. Normalean hainbeste gol sartzen dituen talde bati gola egiten saiatu behar zara”.