undefined

Bost gol historiarako

Bost gol historiarako

Hiru urte bete dira Aritz Adurizek Europa Leaguen lortutako gertaera gogoangarritik. Berak, Luis Adrianok eta Leo Messik bakarrik sartu dituzte 5 gol Champions edo Europa Leagueko partidu batean

2016ko azaroaren 3an, Aritz Aduriz Europako txapelketen goleatzaile onenen liburuan sartu zen. Athleticeko aurrelariak KRC Genk talde belgikarraren aurkako partidu ahaztezinean zuri-gorrien bost golak lortu zituen (5-3) Europa Leagueko multzoen fasean.

Adurizen bost golen ondorioz, Europa Leaguek 2009an UEFA Kopa deiturikoaren erreleboa hartu zuenetik horrelako mugarri bat lortu duen futbolari bakarra izan da (atariko errondak eta aurretiko faseak alde batera utzita). Champions Leaguen, izena hori 1992an hartu zuenetik, Leo Messik (FC Bartzelona) -7-1ekoan, Bayer Leverkusenen aurka, 2012an- eta Luiz Adrianok (BATE Borisoven aurka, 2014an, Shaktharren aurka, 0-7koan) baino ez dute aurrelari zuri-gorriaren marka berdindu.

5 GOL CHAMPIONS LEAGUEN*

2012/03/07: Lionel Messi – FC Barcelona – Bayer Leverkusen 7-1
2014/10/21: Luiz Adriano – Bate Borisov – Shakthar Donesk 0-7

5 GOL EUROPAKO KOPAN*

1966/09/14: Paul Van Himst – Haka – Anderlecht 1-10
1972/10/24: Gerd Müller – Bayern Munich – Omonia 9-0
1978/09/13: Claudio Sulser – Grasshopper – Valletta 8-0
1979/10/24: Søren Lerby – AFC Ajax – Omonia 10-0

5 GOL EUROPA LEAGUEN*

2016/11/03: Aritz Aduriz – Athletic Club – Genk 5-3

5 GOL UEFA KOPAN*

1971/09/28: Ludwig Bründl – TSV Eintracht Braunschweig – Glentoran FC 6-1
1972/09/13: Petko Petkov – PFC Beroe Stara Zagora – FK Austria Wien 7-0
1972/09/13: Jozef Čapkovič – ŠK Slovan Bratislava – FK Vojvodina 6-0
1972/11/07: Johannes Löhr – 1. FC Köln – Viking FK 9-1
1976/09/15: Kevin Hector – Derby County FC – Finn Harps FC 12-0
1984/10/03: Marco van Basten – AFC Ajax – FC Differdange 03 14-0
1992/09/16: Daniel Fonseca – Valencia CF – SSC Napoli 1-5
1994/09/27: Fabrizio Ravanelli – Juventus FC – CSKA Sofía 5-1

* Atariko errondak eta aurreko faseak izan ezik