Palkoa: Athletic Club – Levante UD
Nobelagile ospetsu batek, hainbat peñak eta hitzartutako klubetako ordezkariek Levante taldearen aurkako partidan lagundu digute
San Mameseko palkoan Benjamin Prado izan da, Athletic Fundazioak antolatutako Letren eta Futbolaren hurrengo ediziorako gonbidatuetako bat. Idazle eta poeta madrildarra, nahiz eta bere sustrai “merengeak” izan, bere haurtzarotik jarraitzaile zurigorria dela ezaguna da.
Arratiako ordezkaritza batek eta Apurtuarteko beste batek hitzartutako klubei dagokien lekua hartu dute. Eta gure peñek ordezkaritza berezia izan dute oraingo honetan, Jesus Arrizabalaga Usansoloko zale beteranoa, Belmonteko lagunekin etorri baita; bere omenez Jesus Txapela Peña sortu zuten Cuencako peñistek.
Valentziako Peña Cruz Cubierta, Alcora, La Vall, Deba, Ehun Urte, Deustu, Txinbera eta El Bombín-Ibai Gomez ere bertan izan dira.