undefined

Raul Garciak Lehoi-Bihotza Garaikurra jaso du

Raul Garciak Lehoi-Bihotza Garaikurra jaso du

Zallako Peña Athletic Clubek, bere 25. urteurrenean, jokalari nafarra saritu du klubak ordezkatzen dituen balioekin bat egiteagatik

Raul Garcia Athletic Clubeko jokalariak Zallako Peña Athleticetik XVI. Lehoi-Bihotza Trofeoa jaso du, “Athleticek ordezkatzen dituen baloreekin bat egiten duten lehen talde zuri-gorriko jokalariak” bereizten dituena.

Erdilari nafarrak lortu du babes handiena peñako kideen artean egindako bozketan; hortaz, azken edizioan irabazle izandako Oscar de Marcosen lekukoa hartu du. Sari hau jaso duten beste jokalari ezagun batzuk izan dira Julen Guerrero, Carlos Gurpegi, Joseba Etxeberria, Isma Urzaiz, Andoni Iraola, Iker Muniain, Aritz Aduriz, Gorka Iraizoz, Aymeric Laporte edo Yeray Alvarez, besteak beste.

Ekitaldia Arlekin kafetegian izan da peñaren lehen egoitza izan zelako, eta ohorezko aurresku bat eta solasaldi txiki bat egin dira, bertan jokalariak berak eta Goyo Arbizu batzordekideak parte hartu dutela.

25. urteurrenaren ospakizuna

Athleticek Zallako Peña Athleticen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartuko du larunbatean. Aitor Elizegi presidentea buru duen klubeko ordezkaritza bat Enkarterriko herrira joango da, elkarte honi une berezi honetan babesa adierazteko.