Genuine taldea, Tarragonan debuta egiteko prest
Genuine taldea, Tarragonan debuta egiteko prest
Athletic Club Fundazioaren taldeak hirugarrenez ekingo dio bihar, larunbata, Ligako lehiaketa berezienari
Athletic Club Fundazioa Tarragonan dago jada, eta bertan hasiko da bihar, larunbata, LaLiga Genuine txapelketarik bereziena, Lehen eta Bigarren Mailako 36 talde bilduko dituena.
Espedizio zuri-gorria hegazkinez joan da gaur eguerdian Kataluniara eta arratsaldean egin dute txapelketaren aurkezpena, lau fasetan banatuta egongo dena; azkena, Lezamako instalazioetan, maiatzaren amaieran ospatuko da.
Athletic Club Fundazioaren taldeak CF Reusen aurka jokatuko du bihar (larunbata), 11:00etatik aurrera, eta, arratsaldean, Real Oviedoren aurka (18:00etan), igandean (11:00etan) CD Teneriferen aurka. Hiru partida horiek izango ditu Athletic Club Fundazioaren taldeak 1. fasean. Hala ere, txapelketa honetan, garrantzi gutxiena duena emaitza da.