undefined

Kategoriako filialik onena

Kategoriako filialik onena

Bigarren B Mailako II. multzoko liderra izateaz gain, kategoria horretan lehiatzen diren 20 filialen artean puntu gehien dituena da Bilbao Athletic

Denboraldi hasiera aparta izaten ari da Joseba Etxeberriren taldea eta astetik astera marka berriak hausten ditu: azken 50 urteetako Bilbao Athletic goleatzaileena, inoizko golegileen kopururik handiena… eta orain, II. multzoko taularen gorenean finkatuta eta Lezaman menderaezinak bilakatuta, kategoriako filialik onena.

Bigarren B Maila osatzen duten 80 taldeetatik 20 filialak dira, eta 13 jardunaldi jokatu ondoren, talde zuri-gorria da horien artean puntu gehien batzen dituena (29). Iragan jardunaldira arte Atletico Madril Brekin partekatutako meritua zen hori, baina Oviedon jokatu behar zuten partida bertan behera geratu ostean eta Bilbao Athleticek Unionistas CF-ri 4-1 irabazi ondoren, lehoikumeak nabarmendu dira sailkapen berezi honetan.

29 puntuak bederatzi garaipen, bi berdinketa eta bi porroten (Leonen eta Burgosen) emaitza dira. Gainera, +20ko golen aldea du Bilbao Athleticek, 35 sartu eta 15 jaso ondoren. Filial guztien artean daturik positiboena da hori ere.