undefined

San Mames urdinez, Haurtzaroko Egun Unibertsalean

San Mames urdinez, Haurtzaroko Egun Unibertsalean

Athletic Clubek haur ahulenen aldeko mundu mailako deialdiarekin bat egiten du

Gaur, azaroaren 20an, Haurtzaroaren Egun Unibertsala ospatzen da mundu osoan, haur guztiek babes, hezkuntza eta osasun egokia izateko eskubidea dutela gogoraraztea helburu duen jardunaldia, alegia.

1959ko azaroaren 20an, Nazio Batuen Erakundeak Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zuen batzar orokorrean. Orduan lotesle izaerarik ez zuenez, aurrerapauso bat eman behar izan zen, eta 1989ko azaroaren 20an, orain dela 30 urte, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa onartu zen, hitzarmen hori sinatu zuten herrialde guztiek nahitaez bete beharreko araudia.

UNICEF erakundeak, Haurrentzako Nazio Batuen Funtsak, gaur bezalako egun batean elkarlanean aritzeko gonbita egiten du, haur guztien ongizatea lortzeko lan egiteak duen garrantzia gogorarazteko.